Elhuyarren
itzultzaile automatikoa

Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritua
Joan itzultzailera Deskargatu App-a

Zer eskaintzen dugu?

Puntako teknologia, bezeroen beharretara egokituta.

Puntako teknologia

Itzulpen automatikoaren arloko teknologia berritzaileenak erabiltzen ditugu: adimen artifiziala, sare neuronalak...

Konfidentzialtasuna

Erabiltzaileen datuak modu seguruan kudeatzen ditugu, konfidentzialtasuna bermatuz.

Neurri-neurriko soluzioak

Elhuyarren itzultzaile automatikoa bezeroen aplikazioetatik bertatik erabiltzeko aukera ematen dugu.

Elhuyarren itzultzaile automatikoak
5 hizkuntza dakizki

Bost hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu:
euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa.

Itzultzailea zure mugikorrean

Eraman itzultzailea poltsikoan edonora. Erabilerraza eta erosoa da.

Deskargatu app-a hemendik:

* Laster eskuragarri.

Dokumentuen itzulpena

Askotariko formatuak dituzten dokumentuak itzultzeko aukera ematen du Elhuyarren itzultzaile automatikoak.

Adibidez, Microsoft Office eta Libre Officeko dokumentuak.

Zerbitzu hau erabili nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan

Neurri-neurriko soluzioak

Elhuyarren itzultzaile automatikoa edonon txerta daiteke.

Itzultzaile profesionalen tresnetan: Wordfast, SDL Trados Studio...

Erabiltzailearen webgune eta CMSetan

Zure erakundeko autentifikazio-sisteman, Single Sign On bidez

...

Gure REST APIa erraz integra daiteke zure produktu eta zerbitzuetan.

Zure beharren araberako eskaintza bat egitea nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan

Ibilbidea

Elhuyar erreferente da euskararen eta inguruko hizkuntzen tratamenduan.
Hainbat hizkuntza-baliabide sortu ditugu: hiztegiak, Xuxen zuzentzailea...


15 urte baino gehiago daramatzagu itzulpen automatikoaren arloan,
EHUko IXA ikerketa-taldearekin elkarlanean.

  1. 2002

    Hizking 21

    Hizkuntza-teknologietan ikertzen hasi ginen.

  2. 2004

    OpenTrad

    Espainiako lau hizkuntza (euskara, gaztelania, katalana eta galegoa) kontuan hartuta diseinatu zen itzultzaile automatikoa, kode irekikoa.

    http://opentrad.com

  3. 2007

    Matxin 1.0

    Gaztelaniatik euskarara itzultzen zuen lehen itzultzaile automatikoa.
    Erregeletan oinarritutako sistema.

    http://matxin.elhuyar.eus

  4. 2011

    Sistema estatistikoa

    Sistema estatistikoetan oinarritutako itzultzailea, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzeko.

  5. 2013

    Matxin 2.0

    Matxin itzultzailearen bertsio hobetua.

    http://matxin.elhuyar.eus

  6. 2016

    Modela

    Modela ikerketa-proiektuaren hasiera.
    Ametzagaiña, Elhuyar, ISEA, IXA eta Vicomtech.

  7. 2018

    Modela.eus

    Euskarazko lehen itzultzaile automatiko adimenduna.

    http://modela.eus

  8. 2019

    Itzultzailea.eus

    Itzulpen-teknologia aurreratuenak erabiliz, Elhuyarrek gizartearen esku jarri du bere itzultzaile automatikoa, adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritua.

    https://itzultzailea.eus

Bezeroak

Dagoeneko itzultzailea.eus erabiltzen ari diren bezero batzuk.

Harremanetarako

Zerbitzuei buruzko informazio osagarria behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan.